Auzotegi berritzera goaz! Auzotegi se renueva!

Auzotegi, Txantrea auzoko lokal autogestionatuak 30 urte baino gehiago daramatza irekita eta 30 urte hauetan guztietan auzoko motor kulturala eta soziala izan da, auzokide guztientzako txoko irekia.

Auzotegi, local autogestionado del barrio de la Txantrea, lleva abierto más de 30 años y durante todo este tiempo ha sido el motor cultural y social del barrio, un espacio abierto para todo el vecindario.


lunes, 17 de enero de 2011

Inkesta erantzun eta Auzotegi gurekin berritu!

Auzotegi Txantrea auzoko lokal autogestionatua da. 30 urte baino gehiago daramatza ateak zabalduta, auzoko motor kulturala eta soziala izanda.

Esan dezakegu, okertzeko beldurrik izan gabe, Auzotegitik atera dela auzoan egin diren ekimen soziokultural gehienak (ia ia guztiak), azken hamarkada hauetan (eta ez dira gutxi izan): festak, ihauteriak, San Juan suak, hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, mahai inguruak, ikastaroak, auzo bilerak, batzarrak...

Auzotegi topagune irekia da eta, orain, ildo horretan jarraitzeko asmoz eta lokala hobetzeko asmoz, berritzeko prozesua abiatu dugu, bai infraestrukturei dagokienez baita zerbitzuei edota ekimenei. Eta prozesu honetan ZUREKIN kontatu nahi genuke.
Horretarako aukera hementxe bertan daukazu, blog honetan (zure pantailaren eskuin aldean) jarri dugun inkesta erantzuten.

Paperean erantzutea nahiago baduzu, edota zure aportazioak, ideak edo iradokizunak eskuz ekarri nahi izanez gero lokalera hurbildu (Etxarri Aranatz kalea, z/g) astelehenetik ostiralera arratsaldeko 6etatik 9.30etara, edo deitu 948 13 22 11 telefonora.
Modu berean helbide honetara: auzotegi@txantrea.net idatzi dezakezu.

Edozein ideia edo aportazioa ongietorria da!

No hay comentarios:

Publicar un comentario